XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Haserako agintzaria beranduagoko zina ere kausituko zen (apezaren alde) Hodei, herabetixe, begitandu zitzaion orduko (Hodei ez bazen nekeak eragin begitako lausoa zitekeen, baina Okhi itzalduz ote zihoan iruditu, egia) haztear zantzutu bait zuen jauregiaren aurrekaldean, okolu, sotilduriko bi artadunak (ezertara, inora, ezeinen aurka igorri beharrik ezean bertan zirautekeela, ospearen euskai), zein bere gerizako sotoaren edukina.

Gero ordea Hodei (hain zaio atsegingarria kuika ibiltzea) izutu asturuz uxatu itxadopena zapo bilakatu zen, zitzaion, are bortitzagoa gainera zenbat eta sarriagotu behin bere emaztea agertu zitzaion eretia, seme baldresa besotan, ez zena (hurrik ere) berau elizan emaztearen Amabirjina bizkiari altzoan falta zitzaion (Xakubi zurginak ahantzia. Behar bada semerik gabekoa gurago zukeenez, birjinago zeritzolako) Kixmi semearen antzeko, bere oinetara belaunikatzen, otoitz aitzakiaz (tenorean) ahozpetuko zen apezaren uretakoa, irudikoa (haizatu ere, nahiz ditia inudearena ukan: Urria benetan) baizi eta zeinari ezinen zion Indiano ziztro jeloskorrak, orain bai ezetz, bizia barkatzen ahal; batez ere milariak seme bort apaxtun batez egitearen ozarkeriagatik.

Ezta barkatu ere, jagoleak xaxatuz, zure gerizara ezkutaturik atxekiko ez zuten arren.

Emazteak, beraketz, ai... zein maitekiro hartu zuen...

Ikusi bazenu nola eskertu zizun nik eramaniko haurra... ezta izutu ere, emaztetxo orbandu hura, ohean agertu zitzaionaren apatxak igartzean.

- Ostera gure aitzi jalgiko zena, hik kendu bai baina behar bezala zaindu ez huelako.

Jarraian debekatu ziotelako (zehatzagoa da, Xaxi) inudearen ditiketa.

Ahantzi duzu ukatzen zeniona?

- Ez al hekien artean, Adur baldar horrek, jauntxo hauengan ez dela aski norbait apaxtuntzea, gero behar adina zaintzen ez badira.